Ostiral honetan abiaraziko den arren, asteartero izango da Errota irratsaioa, eta Arabako bertsogintzaz jardungo dute bertan.
Beñat Zamalloa Akizuk gidatuko du Errota irratsaioa Radio Vitorian, 20:30etik 21:00etara.
Saio guztietan gonbidatu bat egongo da, eta hortik tiraka, elkarrizketatuen azken saioak eta ibilbidea aztertuko dituzte.
Ruben Sanchez izango da lehen saioan elkarrizketatuko den bertsolaria.