MUSIKA

KRPNTRS taldeak bilduma plazaratuko du

KRPNTRS bikotea Alvaro Matilla (Al Karpenter) eta Barbara Lorenzok
(Barb Karpenter) osatzen dute. Gitarrak, bateriak, biolinak, feedback efektuak eta beste hainbat elementu uztartzen dituzte noise-rock estilotik gertu dagoen jarioa josteko. Bikotearen talde kutunen artean honako hauek daude: Sonic Youth, Liars, My Bloody Valentine, King Crimson, Billy Bao, Eten, Frank Zappa, The Velvet Underground, Beef, Pavement edo Captain Beefheart.

Laster kalean izango den bilduman 2007 urteko 2wei/Kut eta SoThinRedLine EPak eta hainbat bitxikeria jasoko dituzte, besteak beste, Pink Floyden Interstellar Overdrive doinuaren bertsioa. Diskoa Le Brutal Records zigiluaren eskutik kaleratuko dute.

Taldekideek ohar bidez jakinarazi dutenez, taldea egun kantu berria prestatzen ari da lokalean.

KRPNTRS taldeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button