MUSIKA

Musikaren eta arte eszenikoen proposamenak Gazte Tour programan

Arrasate, Zarautz, Zumarraga, Errenteria eta Hondarribiako udalerrietan Gazte Tour programak bilduko ditu musikaren eta arte eszenikoen inguruko hainbat jarduera.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuaren 16 eta 25 urte arteko gazteentzako aisialdi aktibo eta parte-hartzaileko kultur zirkuitua badator berriz ere lehen mailako artistekin eta Gipuzkoako tokiko talentu gazteen erakusketekin. Horiek presente egongo dira udazken honetako zirkuituan 5 herritan egingo diren ekoizpenetako bakoitzean.

Arrasaten izango da lehen saioa, irailaren 30ean, Monterron, 19:30etik aurrera. Gipuzkoan Gazte Tour hartuko duen hurrengo herria Zarautz izango da, urriaren 7an, Munoa plazan, 19:30etan. Jarraian, Zumarragan egingo da urriaren 21ean, Zumarragako Izazpi estalkian. Azaroaren 4an Errenteriaren txanda da, Lekueno Fabrikan, 19:30ean, eta Hondarribian amaituko du, abenduaren 2an, 19:30ean, Itsas Etxea auditoriumean.

Gazte Tour programan parte hartuko duten musikariak honako hauek dituzue: Nhil, Mirua, DJ Kiliki Frexko, Bikabi, Kai Nakai, Oihan Vega, Dlaheynezz, Hofe X 4.40, Etxepe, Dj Set Sara Goxua, Arkano, Lia Kali, Skubi, Depol eta Hilarioa.

Gazte Tour programaren inguruko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button