BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu da

Aurtengo leloa Plazan Alkartuko Gara izango da. Bertsolaria batzeko eta kantatzeko tokia da plaza. Hala adierazi dute txapelketatik jasotako ohartxoan: "Aspalditik dakigu ez gagozala bakarrik munduaren plazan. (…) Bertsolariak beti izan dau plaza eta plazak beti emon dau zalea, eta zaletik etorri da bertsolaria, eta zirkulua bueltaka hasten da bapatean baina inoz ez ezerezetik. Jente askoren beharra dago bapatekotasunaren atzean.
Bakarrik ez. Derrigorrean ez bada behintzat, bakarrik ez. Bertsoak laguna behar dau: belarri parea, entzuteko; bihotz bat, taupadaka ipinteko; ezpanak irribarreak okertu dagiazan; garuna, behin eta barriro barria izan daiten.
Bakarrik ez. Ez gagoz bakarrik. Eta ez gara plazan gabilzan bakarrak. Guk berba jarten dogun lekuan jarten dabe beste batzuek kolorea, erritmoa, doinua… Bat egiten dogu batzuetan eta horma berean errimetan dogu, erritmo berean inprobisetan, doinu berean pentsetan dogu. Bapatean. Ez da txapelketa bakarrik. Plaza da. Plaza ez dalako espazio jakin bat, eraikuntza konpartidu bat baino. Ez gara bakarrak. Ez gagoz bakarrik. Plazan alkartuko gara."

2010ko txapelketak aurreko urteetako egitura bera mantenduko du. Udaberrian Eskualdeetako Txapelketak izan ziren eta orain, udagoienean, ostera, Bizkaiko Txapelketa izango da: 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala.
Urriaren 10ean izango da lehen saioa Mungiako Olalde aretoan, 17:30ean.

Txapelketa osoan zehar webgune bat bisitatu ahal izango duzue beharrezkoa den informazio guztia bertan bildu baitute.

Bizkaiko Txapelketak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button