BERTSOTAN

Bertsokatu Txapelketaren finala

Kutxiko Katu tabernak  antolatu duen III. Bertsokatu Txapelketaren finala maiatzaren 9an, osteguna, egingo da Gasteizko gaztetxean. Bertan, Izar Mendiguren, Maddi Ane Txoperena, Iñaki Viñaspre, Peio Ormazabal, eta Asier Azpiroz arituko dira, 21:00etan.

Beste hiru saio ere izango dira Araba asteon. Hala, maiatzaren 10ean, ostirala, bi hitzordu izango dira: batetik, Gasteizko Bertso-Eskolarteko Topaketa 17:30ean Armentia Ikastolan; eta bestetik, Eskuernagan bertso-poteoa egingo dute 20:00etan Arabako Bertso-eskolek 11 opari lelopean, Orlando Arreitunandia, Unai Bengoetxea eta Iker Olabarrieta bertsolariekin.

Amaitzeko, maiatzaren 11n Zalduondon Lautadako Bertso-Eskolarteko Bertso saioa izango da Lazarraga jauregian, 17:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button