MUSIKA

“Banden lehia” abian da

Euskaraz abesten duten taldeei zuzendutako Internet bidezko ekimena da Banden lehia. Azkue Fundazioak antolatuta, hauxe da bere xedea: “Interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzea da. Banden Lehiako zazpigarren edizioa da 2015ekoa”.

Lehiaketak bi fase ditu: lehenengoa Internet bidezkoa; bigarrena, berriz, zuzeneko ekitaldi batean gauzatuko dena.

Ekimenean parte hartu nahi duten taldeek, izena eman beharko dute online. Izena emateko epea urriaren 13an amaituko da. Taldeok hiru baldintza bete beharko dituzte: Aurreko urteetako Banden Lehia emanaldietako irabazleak ez izatea; Talde amateurrak izan behar dute; eta, amaitzeko, Lehiaketara aurkeztutako abestien artean, gutxienez bik egon beharko dute euskaraz.

Taldeon kantuak Banden lehia web-atarian jarriko dira, erabiltzaileek entzuteko eta bozkatzeko. Halaber, antolatzaileek, epaimahai bat izendatuko dute.

Lehenengo fase horretatik lau banda aterako dira, eta zuzenean lehiatuko dira, azaroaren 27an, Bilboko Bilborock aretoan.

Talde irabazleak sari hauek irabaziko ditu: Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztea; 2016eko Bilbao BBKLive jaialdian jotzeko aukera; 2016eko Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian jotzea eta Lehiaketako 2015eko edizioko disko bilduma oroigarrian parte hartzea, zeinak lau finalisten doinuak jasoko dituen.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak: bandenlehia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button