MUSIKA

“Jazz uhinak” programa hasiko da gaur Gasteizen

Jazz uhinak zikloa hasiko da gaur Arabako hiriburuan; programaren hamargarren edizioa izango da. “Urteurrena izango da edizioaren ildo nagusia, eta lehengo hiru kontzertuak proiektuaren hasierako hiru musikari esanguratsuenei eskainiko zaizkie: José Agustín Guereñu Gere, Ángela Cervantes eta Paco Rivas”.

Hala, gaur bertan, Mugagabe, Jose Agustín Gereñu (baxua), Hasier Oleaga (bateria), Koldo Uriarte (pianoa eta teklatuak), eta Raul Verak (gitarra) osatutako banda gasteiztarra arituko da.

Orotara sei kontzertu izango dira, hauexek dira beste bostak: 2016ko urtarrilaren 26an, Angela Cervantes Camino a Santa Clara, Vieja Troba Cubanako poeten letrak abestuko ditu, Ariel Bringuez (saxoak), Pepe Rivero (pianoa), Reinier Elizalde (kontrabaxua) eta Michael Olivera (perkusioa) musikariekin batera; otsailaren 23an, Paco Rivas Ole Swing, Paco Rivas (gitarra), Fernando Bellever (gitarra), Roberto Jabonero (biolina) eta Josemi Garzón (kontrabaxua); martxoaren 3an, SATB-Steps Ahaed Tribute Band, omenaldia Michel Breckerri Kike Guzman (saxoa eta EWI), Koldo Uriarte (piano eta teklatuak), Alfonso Junguito (gitarra), Jon Cañaveras (kontrabaxua eta baxua) eta Kepa Calvo (bateria); apirilaren 19an, Luis Aranburu Musika Eskolako konboa eta Jesus Guridi musika kontserbatorioako Big Banda; eta, azkenik, maiatzaren 16an, Josete Ordoñez, gitarra eta zinema mutua.

Informazio gehiago: vitoria-gasteiz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button