MUSIKA

Kulturen arteko topaketa musikala BakioSound jaialdian

BakioSound jaialdiak bere 5. edizioa beteko du aurtengo abuztuaren 3an eta 4an. Guretxoko Musikarte elkarteak antolatuta, musika zuzenean eta bizi-bizi ikusteko aukera egongo da herri horretako Txoberne eta 0.1 tabernetan.

Aurtengo ekitaldiaren hasiera abuztuaren 3an izango da Txoberne tabernan. Bertan, Olaia Aretxabaleta eta Petti artistak bilduko dira. Hortxe ere Jon Aspuru argazkilariaren lanak ikusteko aukera egongo da.

Hurrengo egunean, 0.1 tabernan, Belako, Wilhelm & The Animals, Señores eta Joseba Irazoki gaur egungo musikaren arnasa zabalduko dute 19:30etik aurrera. Bigarren egun hau izango da, hain zuzen ere, topaketaren egunik garrantzitsuena, egun Euskal Herrian aurki daitezkeen talde interesgarrienetarikoak baitira.

Hasteko, Mungiako Belako talde mungiarra Gaztea maketa lehiaketaren irabazleak izan da eta 80ko hamarkadako Ingalaterrako pop rock banda dantzagarrien eraginak dituzte. Señores, berriz, gaztelaniaz abesten duen talde bilbotarra da eta pop kutsuko math rocka jorratzen du. Oraintsu Ep2012 lana argitaratu du.

Wilhelm and The Dancing Animals, halaber, Antigua & Barbuda taldeko bateria jotzaile ohiaren proiektu berria da, eta iaz The Forests Have No Name izenburuko lana argitaratu zuen. Naturaren oihartzunak zabaltzen dituzten folk doinu akustikoak jorratzen dituzte Gillek eta Helenek, oihu, melodia eta perkusio ezberdinez jantzita.

Azkenik, Fernando Irazoki musikari aski ezaguna da eta makina bat proiektutan sartuta dabil beti. Esate baterako, azken boladan Atom Rhumbarekin ikusi dugu jotzen. Bakion gizon orkestra formatuan arituko da.

Gogoratu, kontzertu guztiak doakoak izango dira.

“Free music for Free people”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button