MUSIKA

Holy Holy Bowieren omenezko taldeak eta Capsulak Kursaalen joko dute gaur

Gaur, Donostiako Kursaal aretoan, David Bowieren omenezko kontzertu interesgarria egingo du Holy Holy taldeak. Izan ere, musikari britainiarraren ondarea entzuteko modu hobeagorik ez da, egitasmo horretan Bowieren gertuko bi kolaboratzailek parte hartzen baitute: Woody Woodmansey eta Tony Visconti. Holy Holyren hitzetan, “Ez gara tributu-banda bat, gurea benetakoa da”. Horiekin batera, Capsula taldea arituko da.

Kursaalen arabera, “Capsulak, 2005 urtean, Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders froms Mars diskoa argitaratu zuen, Bowieren The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars diskoaren bertsioekin osatua. Horretaz gainera, Visconti berak, euskal-argentinarren hurrengo diskoa ekoitzi zuen, Solar Secrets. Kontzertu honetan, berriz ere elkartuko dira Capsula, Visconti… eta Bowie”.

Woody Woodmansey Bowieren bateria-jotzailea izan zen urteetan eta Viscontik britainiarraren dozena bat disko grabatu ditu; tartean, Heroes, Low eta Diamond Dogs. Kontzertuan Ziggy Stardust azken birako errepertorioa entzungo da, The Songs of David Bowie 1969/73 izenburupean.

Tony Viscontik, gainera, baxua jo zuen Bowieren The Man Who Sold The World diskoan, eta Holy Holy egitasmoan funtzio bera betetzen du. Woody Woodmansey, bestalde, danborrak joko ditu, bere lana hori izan baitzen Bowieren ondoan, 1969-1973 tartean. Horretaz gainera, Spiders from Mars maisulanean parte hartu zuen eta bizirik dirauen musikari bakarra da.

Kontzertuan Ziggy Stardust azken birako errepertorioa entzungo da. Hauxe izango da kantu-zerrenda, flipatzekoa: Width Of A Circle, 5 Years, Soul Love, Moonage Daydream, Starman, It Ain’t Easy, Lady Stardust, Star, Hang On To Yourself, Ziggy Stardust, Suffragette City, Rock And Roll Suicide, Wild Eyed Boy Medley, Changes, Life On Mars, Space Oddity, Supermen, Black Country Rock, TMWSTW, Watch That Man, Time eta Heroes.

Oholtzan izango diren gainerako musikariak hauexek dira: Glen Gregory (abesalri; Heaven 17), James Stevenson (gitarra; The Alarm, Scott Walker, Gen X, Chelsea), Paul Cudderford (ahotsa eta gitarra; Bob Geldof, Ian Hunter), Berenice Scott (teklatuak, Heaven 17), Terry Edwards (saxoa, gitarra, perkusioa, ahotsak; PJ Harvey, The Blockheads, Departament S) eta Jessica Lee Morgan (ahotsak).

Beheko bideoan taldearen zuzeneko bat ikus dezakezue:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button