IKUS-ENTZUN

Italiako zine garaikideari buruzko zikloa hasiko da gaur Bilbon

BBK Aretoak Zinecittà Italiako zine garaikidearen inguruko  zikloa hartuko du gaurtik larunbatera bitarte. Egitarau horren hirugarren edizioa izango da, eta Euskaditalia spazio di unione cultural elkarteak ondu du, Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren babesarekin.

Gaur, hain justu, Indivisibili (Edoardo De Angelis, 2016) filma pantailaratuko dute, 20:00etatik aurrera. Ostiralean, halaber, Piuma (Roan Johnson, 2016) emango dute, eta larunbatean, azkenik, Il Contagio (Matteo Botrugno eta Daniele Coluccini, 2017).

Programazioa oraintsu filmatutako eta Veneziako Nazioarteko Zinemaldian estreinatutako filmez osatu dute. Europako eta nazioarteko zenbait jaialditan sariak lortu dituzten hiru film dira, hirurak dramak, baina oso estilo desberdinetakoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button