MUSIKA

Bilboko Happy Morgue taldeak estreinako lana plazaratu du

Happy Morgue taldea 2008 urtean eratu zen Bilbon eta estreinako lan homonimo plazaratu du oraintsu. Hirukote bizkaitarrak funk rocka jorratzen du 15 kantu bizi eta erritmikoetan.

Iazko abenduan Grabasonic estudioan grabatu zuten lehendabiziko lan hau Ivan Corcueraren laguntzarekin.Handik bi hilabetera diskoaren grabaketa amaitu zuten eta orotara 14 kantu eta interludio bat biltzen ditu, guztira 73 minutu.

Taldeak ohar bidez jakinarazi duenez, “gure musikan eragina duten taldeen artean honako hauek aurkitu ditzakegu: Pink Floyd, Muse, Red Hot Chili Peppers, Rage Against The Machine, Queens Age of the Stone Age, Led Zeppelin eta beste hainbat talde”.

Talde hiru musikarik osatzen dute: Imanol (gitarra eta ahotsa), Aitor (bateria) eta Txumi (baxua). Musikariok hainbat taldetan aritutakoak dira, Ikaran, Jazz klazz, eta Gringo, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button