MUSIKA

Miramongo Matinéeak Chopin-en jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatuko du

Urriaren 23 larunbatean Miramongo Matinéeak zikloaren baitan aurten betetzen den Frédéric Chopin konpositore eta piano-jotzailearen jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatuko da. Daniel del Pino piano-jotzaileak eta musikari gazteek osatutako hari laukote batek Chopinek 1830.ean konposatutako Piano eta orkestrarako 1 . eta 2. kontzertuen ganbera musikarako moldaketak interpretatuko dituzte.

Daniel del Pino (Beirut, Libano, 1972) bost kontinenteetan barrena aritu da kontzertuak eskaintzen. Honela Europako areto ugaritan izan da.
Matinée honetan Del Pino-k lagun izango duen hari-kuartetoa Espainiako eta Euskal Herriko Gazte Orkestretako kide den David Otto eta Gustav Mahler Orchestrako kide den Andres Ortiz biolin-jotzaileek, Mª Angeles Herrero biola jotzaileak, hau ere Gustav Mahler Orchestrako kide, eta Alvaro Llorente biolontxelo-jotzaileak osatzen dute.

EOS-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button