MUSIKA

Capsula eta La Hora del Primate, Bermeon

Bermeon, kontzertuak antolatzen dituen Nuntxaku Gauak kolektiboak hamargarren denboraldia itxiko du larunbatean, ekainak 14, Kapillan. Emanaldi berezi hori Chapel Festa lelopean egingo dute, eta agertokian Capsula eta La Hora del Primate arituko dira.

Capsula hirukotea talde aski ezaguna da, izan ere, orain arte ehunka kontzertu egin dituzte, bai eta dozenaka disko argitaratu ere. Larunbatean, hain zuzen ere, Solar Secrets lana aurkeztuko dute Bizkaiko kostaldeko udalerri horretan.

Coni (baxu jotzaile eta ahotsa) eta Martin Guevarak (gitarra eta ahotsa) osatutako bikote argentinarraren egitasmoa da Capsula; aspalditik bizi dira Bilbon.

Taldearen jarioan rock’n’roll esparru zabaleko hainbat estiloren zantzuak antzematen diren arren, Stooges, Bowie, Velvet Underground edo Rolling Stones bezalako talde klasikoen eraginak sumatzen dira, beti ere, gaurkotuta eta hirukotearen ukitu pertsonalarekin jantzita. Azken boladan, psikodelian murgildu dira.

La Hora del Primate talde eratu berria da, taldekideak ibilbide luzeko musikariak diren arren: Rioja abeslaria (The Paniks, Atom Rhumba, Munsterland); Alberto bateria jotzailea (Capsula, Elfon Negro); Barrio gitarra jotzailea (Inserta, Elfo Negro), eta Alberto baxu jotzailea (Bugatti, Roscachapa). Laukoteak  punk, blues eta soul estiloak jotzen ditu, eta ondoko eraginak aipatu dituzte: Zen Guerrilla,  The Stooges, The Dirtbombs, Black Sabbath, DEVO, besteak beste. Oraintsu euren estreinako lan argitaratu dute, Euskal Primate School.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button