LITERATURA

Ipuin Erotikoen 17. Lehiaketaren saridunak

Basauriko Euskarabila Elkarteak antolatutako ipuin erotikoen 17. lehiaketako epaimahaia (Yurre Ugarte, Oier Guillan eta Edorta Jimenez) maiatzaren 9an bildu zen sarituko ziren idazleen lanak aztertzeko eta erabakiak hartzeko. Hortik atera ziren izen hauek:
Lehenengo saria: Eneritz Duesok (Irun) idatzitako Gurpila lanarentzat izan da. Lan honek freskotasuna du, beraz sinesgarritasuna eta topikoekin jokatzen duen ironia.
Bigarren saria: Miren Juaristik (Azkoitia) idatzitako Irudi Pilulak lanak hartuko du. Izenburuak dioen moduan, irudiak dira pilula moduan emanak, dosifikatuak, erritmo biziz, elipsi asko erabiliz.
Azkenik, hirugarren saria: Danele Sarriugartek (Elgoibar) idatzitako Geruzak/Gezurrak idazlanak jasoko du. Kasu honetan erotismoaren arlokoa bete-betean ez bada ere, idazkera aldetik nabarmentzeko lana izan da.    

Basauriko idazlerik onenarentzako saria ez da eman eta horren ordez hirugarren sari bat ematea erabaki du epaimahaiak. Beste aldetik esan behar da guztira 27 ipuin aurkeztu direla.

Sari banaketa Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean izango da, maiatzaren 22an, asteartea, 19:00etan. Bertan, sari banaketaz gain, Ez Don Armairu, Ez Dok Armairu! errezitaldia izango da gozagarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu