BERTSOTAN

Aitor Mendiluze onena Durangoko Landako gunean

Joan den asteburuan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatu zen Durangoko Landako gunean. Hortxe, Ane Ezenarro Beristain gai-emailearen gidaritzapean, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso, Julio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar batu ziren.

Guztien artetik Aitor Mendiluze nabarmendu da 726,5 punturekin. Atzetik Beñat Gaztelumendi 716,5; Julio Soto 686; Aitor Bizkarra 677,5; Saioa Alkaiza 662; eta Eñaut Martikorena 636,5 punturekin.
Mendiluzek saioa irabazita, bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortu du, eta Bilbon kantatuko du abenduaren 3an.

Lehen itzuliko azken saioa izan da Durangokoa, hortaz, erabakita gelditu da hurrengo fasean kantatuko duten bertsolarien zerrenda.

Hurrengo saioa azaroaren 19an izango da Amurrion, eta hantxe Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Alaia Martin Etxebeste, Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiaran eta Onintza Enbeita Maguregi bertsolariak bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button