MUSIKA

Bilbao Rock City webgunearen aldeko kontzertu erraldoia

Bilboko Santana 27 aretoan bederatzi taldek joko dute Bilbao Rock City sareko kontzertu agendaren alde. Kartela honako talde hauek osatuko dute: Atom Rhumba, El Deseo del Doctor, Santiago Delgado & The Runaway Lovers, The Hustlers, Sonic Trash (lehen Ya Te Digo), Positiva, El Inquilino Comunista, Capsula eta The Cherry Boppers.
Agertokian izango den lehendabiziko taldea Atom Rhumba izango da. Beraz, antolatzaileek puntualak izateko eskatu dute.

Talde bakoitza 15 minutuz izango da oholtzan eta euretatiko askok kantu berriak aurkeztuko dituzte. Horrez, zenbait ezusteko ere izango dira. Askotariko emanaldiaren ostean, disko jartzaileak arituko dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button