BERTSOTAN

“Bertsopaper Lehiaketa” bidean da Nafarroan

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsopaper Lehiaketa bidean jarri dute, betiko legez, bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatu eta sustatzeko helburuarekin. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.

Nafarroan jaio edo Nafarroan bizi diren egileentzat hiru kategoria ezarri dira, eta horietako bakoitzean, hiru sari izango dira. Aurkeztu beharreko euskarazko lanak gai eta neurri librekoak izango dira, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.

A eta B kategorietan egileek hiru bertsopaper aurkez ditzakete gehienez ere. C kategorian lan bakarra aurkeztu ahalko da.

Epaimahaia Amaia Telletxeak, Joseba Beltzak eta Saioa Alkaizak osatuko dute, Nafarroako Bertsozale Elkarteak izendatuta, eta lanik onena aukeratu eta gero, sari-banaketa udazkenean egingo da.

Baldintza guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button