MUSIKA

Bide Ertzean taldeak lau kontzertu eskainiko ditu hirukote gisa

Lau hitzordu adostu ditu Bide Ertzean Triok (Karlos Arancegui, Imanol Ubeda, Joni Ubeda): hilaren 23an Urnietako Sarobe aretoan; maiatzaren 7an Hondarribiko Psilocybenean; 28an Sopelako Kurtzio Kultur Etxean; eta, azkenik, ekainaren 13an Elgetako Kafe Antzokian.

"Hiru ginen hasieran. Bost gara orain. Baina hiru izango gara taula gainean datozen emanaldi hauetan. Berezia bezain bitxia izango da. Baina ez nahastu gero. Soilik udaberri honetan iraungo duen "esperimentua" izango da. Saio hauek egin eta, segidan, Fran Iturbe eta Joserra Senperenarekin batera jarriko gara lanean berriz ere; hurrengo diskoa izango dena biribiltzera", iragarri dute taldeak bidalitako oharrean.

Izenak jazz ukitua duen arren, Bide Ertzean Trio ez da taldearen planteamenduetatik hainbeste urrunduko. Hala, formazioa ez ezik, errepertorioa ere ezberdina izango da. "Hasiera-hasierako doinu batzuk berreskuratuko ditugu eta berri-berriak diren abesti batzuk ere eskainiko ditugu".

Bide Ertzeanek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button