IKUS-ENTZUN

“Tahrir 2011” dokumentala proiektatuko dute gaur Elorrion

Elorrioko Iturri Kultur Etxean Tahrir 2011 (Tamer Ezzat, Ayten Amin eta Amr Salama, Egipto eta Frantzia, 2011) filma proiektatuko dute 19:30ean gaur Hileko dokumentala egitarauren baitan.

Ezzat, Amin eta Salama zuzendariak hiru gazte egiptiar dira, eta dokumentalen zuzendaritzan eta fikziozko zinemagintza independentea egiten eskarmentu txiki bezain aitortua dute.

Filmak 2011. urteko urtarrilaren 25ean Tahir Plazan antolaturiko manifestazioa eta protesta giroa ditu ardatz. Izan ere, plaza horretan gertatutakoa 30 urte baino gehiago iraun zuen gobernu zapaltzailea amaituko zuen mugimendu zabalaren hazia izan zen.Hurrengo 18 egunetan milioika egiptiar batu ziren. Dokumentalak Facebook belaunaldiak eratu eta gidaturiko iraultza kontatzen du.

Tahrir 2011 Torontoko, Veneziako eta Osloko jaialdietan ikusi ahal izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button