IKUS-ENTZUN

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia

Urte bat gehiagoz Mondragon Unibertsitateko ikasleak IX. Huhezinema film laburren jaialdia antolatzen ari dira. Basque Culinary Sailera filmak aurkezteko epea hilaren 25era luzatu da. Orain arte lan gutxi jaso dituzte eta jendeari beste aukera bat eman nahi izan diote, sari potoloa baitako jokoan. Gogoratu bi saria daudela, Basque Culinary saria 600 euro, eta ikusleen saria 150 euro.

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 9. edizioa, martxoaren 16tik 18ra bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Dagoeneko kontsultatu daitezke oinarriak Huhezinemako webgunean: www.huhezinema.com

Jaialdiak hiru sail ditu: Sail Ofiziala, Basque Culinary Lehiaketa eta MUko Ikasleen Lehiaketa. Aurten, hainbat berrikuntza ditu jaialdiak, tartean honakoak: Goiena/Ogeita4 Saria. Ogeita4 Camera Solution enpresarekin lortutako akordioari esker, Goiena Sariari hiru egunetarako kamera materiala gehituko diogu (1500€tan baloratuta) euskarazko film labur berri baten ekoizpenerako. Film labur berri hau Huhezinema 2017an aurkeztuko da; Vertigo saria ekoizpenerako edo banaketarako diru laguntza publikorik jaso ez duen lan onena saritzeko; Basque Culinary Lehiaketa, Euskal Herriko edozeinek parte hartu ahal izango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button