ESZENA

“150 gramo” jaialdia, Gasteizen

Egun hauetan, 26, 27 eta 28an, formatu txikiko ikuskizunak antolatu dira 150 gramo jaialdiaren barnean. Antzerkia, dantza, performancea edo txotxongiloak eskainiko dituzte Gasteiz hiriko hainbat espazio publikotan.

Jailadiaren webgunean ekimenaren deskripzioa dator: “150gr. mikrojaialdi nomada da eta lan eszeniko berritzaileak aurkezten ditu leku alternatiboetan. 150gr.-ek Gasteizen du oinarri eta diziplina askotariko piezak programatzen ditu, hala nola, antzerkia, dantza, performance-a, clown-a, txotxongiloak edo narrazioa. Helburu du artista eszeniko gazteen edo eskualde eta estatu mailan goraka ari direnen lanak ikustaraztea. Gasteizko Abastos plazan hasiera eman zitzaion 2011. urteko neguan, eta ordutik jaialdiak jarraitzen du jolasten hiriaren espazio publikoa okupatzen eta berrasmatzen, komertzioa sustapena eginez kultur ekintzen bidez”.

Gaurko saioan, Trino Teatroren Amor Breve en un Acto Vandálico / Maita(k)ale Borroka; Happy End taldearen Suicidio en 15 min; Eneritz Zeberio Aretxeren Aritopeka; eta Pez Limboren Madame B obrak eskainiko dira.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button