MUSIKA

Gaur hasiko da Miarritzeko Big jaialdia

Hirugarrenez egingo dute gaurtik larunbatera bitartean Miarritzeko Big jaialdia. Orotara, 40 artista inguru arituko dira. Gaur, besteak beste, Moby, Catherine Ringer, Amaral, The Inspector Cluzo eta Guadalupe Platak joko dute.

Jaialdiak hiru gune izango ditu: Irati aretoa, l’Atabal lokala eta hondartzan jarriko duten gunea.

Euskaldun ordezkariak ere izango dira jaialdian, tartean, Delorean gipuzkoarrak eta We Are Standard bizkaitarrak. Lehenengoek ostiralean, hilak 22, joko dute Irati aretoan 23:00etan; bigarrenek, berriz, larunbatean, hilak 23, Atabalen 21:30ean.

Berrogei artista inguruk osaturiko egitarauak hainbat izen interesgarri biltzen ditu, hala nola, Alpha Blondy, Grandmaster Flash, Asian Dub Foundation, eta The Bloody Beetroots Death Crew 77.

Egitarau osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button