BERTSOTAN

Oinak buruan eta gazteak bertsotan

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa eta Bertso Eskolen Eguna izan da asteburu honetan, Gernika-Lumoko Astran.

Goizean, idatzizko finala jokatu zen eta bertan Aitor Bizkarra Ruiz, Ander Uzelai Aristi, Asier Alcedo Cano, Asier Galarza Garai, Eneko Aldana Carrasco, Iker Garitagoitia Astigarraga, Koldo Gezuraga Seijido eta Unai Mendiburu Valor suertatu ziren garaile.

Geroago bertso idatzien finala egin zen eta horren ostean,  bat-bateko finala. Bertsolaririk onena Asier Galarza izan zen eta berak jantzi zuen txapela. Buruz burukoa Asier Galarzak eta Aitor Bizkarrak jokatu zuten, eta azkenean, Asier Galarzak jantzi zuen aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela.
Orain, Galarzak eta Bizkarrak, ekainaren 21ean, Orion, jokatuko den Euskal Herriko finalean kantatuko dute.

Arratsaldean bertso eskolen tartearen ostean, Oskar Estangaren erromeria egon zen iluntzera arte.

Informazio guztia hemen irakurri ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button