MUSIKA

Rock-and-roll egitarau mamitsua Hell Dorado aretoan

Gasteizko Hell Dorado aretoak rock rock-and-roll egitarau oparoa ondu du azaroan. Hala, bihar, hilak 3, Suediako Electric Boys taldeak joko du Euskal Herriko Bitter Honey bandarekin batera.

Electric Boys Stockholm hirian eratu zen 1988. urtean. Urtebete geroago Funk-O-Metal Carpet Ride izenburuko estreinako lana argitaratu zuen eta harrera ona izan zuen zaleen artean. Grabazioan Beatlesen eraginak, psikodelia zantzuak eta heavy riffak uztartu zituzten. 1994. urtean baina, taldeak trasteak utzi zituen, eta harrezkeroztik isilik egon da.
Iaz, ordea, And Tem Boys Done Swand lana grabatu zuen Supernova Records zigiluaren eskutik.
Arrasateko Bitter Honey laukoteak, halaber, 70eko hamarkadako hard rocka jorratzen du. Bere eraginen artean Led Zeppelin, Deep Purple edo Black Sabbath aipatu daitezke.

Egitaraurekin jarraituz, etzi, hilak 4, Bizardunak eta Frantziako Les Hurmelents D’Léo taldeak izango dira, eta larunbatean, berriz, Amerikako Estatu Batuetako Supagroup eta Guadalupe Plata andaluziarrak Walter Daniel blues harmonika jotzaile estatubatuarraren laguntzarekin.

Hilaren 10ean, kontzertu berezia izango da. Izan ere, Punk Rock Karaoke izenarekin aurkeztuko den talde estatubatuarrean Bad Religion, Social Distortion eta Adolescente banda mitikoetako taldekideak aritzen dira.

Biharamunean ere punk rocka izango da protagonista. Egun horretan Euskal Herriko hiru taldek joko dute: Nuevo Catecismo Catolico, Lobo Electrico eta Benitt Ash. Igandean, berriz, Maika Makovsky songwriter katalana eta Dani Poveda izango dira.

Ostegunean, hilak 17, Memphis hiriko sustraidun rock-and-roll erritmoak entzungo dira Hell Doradon Jack Oblivian, Harlan T. Bobo eta The Limesen eskutik.

Azaroan 19an, larunbata, Atom Rhumbak bere biraren azken kontzertua egingo du Gasteizen. Laukotearekin batera Gasteizko Sumision City Blues izango dira. Kontzertuaren ostean Los Hermanos Pizarro, Radio 3 irratiko Melodia Pizarrak irratsaioko esatariak diskoak jartzen ibiliko dira.

Azkenik, azaroaren 26an, larunbata, AEBetako Deadstring Brothers eta Espainiako Gramophone Man izango dira agertokian.

Egitarauren xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button