MUSIKA

Badok.info webgunea, berrituta

Euskal Herriko musika ardatz duen Badok.info webgune berria ostegunean, maiatzak 29, aurkeztuko dute Donostian dagoen San Telmo museoko elizan, 20:00etan, Tania de Sousa, Izaki Gardenak eta Neighborren emanaldiekin. Egun horretan, gainera, webgunearen bertsio berritua sareratuko dute.

Berria egunkarian jasotzen denez, webgune berriak hiru atal nagusi izango ditu: musika entzuteko atala, aldizkaria eta data basea.

Egitasmo guztia Jon Eskisabel kazetariak koordinatu du, eta haren esanetan, ahalmen handiko proiektua da: “Erabil daiteke eskoletan, unibertsitateetan, kazetaritzan, euskaltegietan, nazioarteko unibertsitateetako irakurletzatan… Tresna oso baliagarria dela iruditzen zaigu”.

Webgunearen aldizkariaren harira, Eskisabelek zenbait kolaboratzaileren izenak aurreratu ditu; ahala, Itsaso Gutierrez, Zuriñe Hidalgo, Juan Gorostidi eta Fermin Etxegoien blogak izango dituzte; Xabier Gantzarainek diskoen azalak izango ditu hizpide; Gotzon Barandiaranek poesia eta euskal kantagintzaren harremana jorratuko du; eta, amaitzeko, Carles Beldak Euskal Groove saila gaurkotuko du. “Bertan, gogora ekarriko ditu 60ko hamarkadan kantu arina edo ye-yea deitu zitzaion mugimendu hartako taldeak eta, batez ere, kantuak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button