IKUS-ENTZUN

Ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektorerako “Proiektuen Poltsa”

Bilboko Udalak, Arriaga Antzokiaren bidez eta Zinebi jaialdiaren bidez, ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektorerako, Proiektuen Poltsa bat sustatzen du. Diru-laguntza horien helburua da “Bilboko ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektore babestu, lagundu eta sustatzea, egungo egoeran bertan behera utzitako asmoak direla-eta egoera larrian baitago”.

Poltsa hau Bilboko ikus-entzunezkoak laguntzeko da, bai eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren arloko ekoizle eta elkarte profesionalentzat ere.  Bilbon finkaturiko egile guztiek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez ere, proiektu bana aurkeztu ahal izango du, eta lanak ez dira izango 45 minutu baino luzeagoak.
Proiektuak zinebi@zinebi.eus posta elektronikoko helbidera bidaliko dira, “Bilbo ikus-entzunezkoen bidez sustatzeko proiektuen poltsa, ikus-entzunezkoen edo/eta zinematografiaren sektorerako” adierazita.
Proiektuak aurkezteko azken eguna abuztuaren 31 izango da, eta euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira.

Hautatutako lan guztiak abenduaren 15a baino lehen amaitu eta entregatu behar dira, eta argitaratu gabeak izan behar dute. Sei proiektu hautatuko dira, eta bakoitzak 14.000 euro jasoko ditu.

Lanak udalaren web atari zenbaitetan ipiniko dira (Kultura Saila, Udalaren zinema jaialdiak, Bilbao Bizkaia Film Comission, kultur zentroak, kultur eta merkataritza elkarteak, turismo bulegoa eta beste), eta hainbat ekitaldi eta kultur zentrotan ere pantailaratuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button