KULTURARTEKOTASUNA

“Mugikorrak Zurrumurruen Kontra”

Bilboko Udalak abian jarri du ikus-entzunezkozko erronka bat, Mugikorrak Zurrumurruen kontra-Dibertsitatearen alde, diskriminazioaren kontra izenekoa, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, Zurrumurruen kontrako proiektuaren balioak eta edukiak landu ditzaten.
Gazteek bideo bat eginez parte hartuko dute, gutxienez bi minutukoa, eta gai hauen ingurukoa izango da: bizikidetza; kulturartekotasuna; kultur, erlijio edo hizkuntza dibertsitatea; arrazakeriaren, estereotipoen, aurreiritzien eta zurrumurruen kontrako borroka; errespetua, elkarrizketa, dibertsitatearen abantailak eta ekarpenak.

Ikus-entzunezko Challenge honek hiru kategoria proposatzen ditu: dantza, musika eta film laburrak, eta interesdunek maiatzaren 15era arte izango dute epea lanak helarazteko.

Bilboko Udalak 2013tik lantzen du Zurrumurruen kontrako proiektua, non hainbat jarduera jasotzen baititu, formazioaren eta kontzientziazioaren ingurukoak. Estrategia horren ekimenen artean daude tokiko agenteen sarea, formazio-prozesuetan parte hartzen duten eta auzoetan ohartarazpen- eta informazio-kanpainak egiten dituzten agenteena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button