MUSIKA

Gabonetako Santas Pascuas jaialdia prest

Santas Pascuas jaialdia azaroan hasi zen, baina egunotan, abenduaren 25etik urtarrilaren 7ra arte, kontzertu potenteak proposatuko ditu.

Musikaren inguruan sentsibilitate desberdineko publikoak bildu nahian, zortzi agertokitan programatu ditu kontzertuak. Abenduaren 25ean, Chill Mafia eta Joseba Tapia izango dira Gabonetako jai tradizionalean. Eta datorren astean, abenduaren 30ean, Iseo & Dodosound taldeak disko berria aurkeztuko du.  Eta datorren urtean, urtarrilaren 6an, Delirium Tremens arituko da Unidad Alavesarekin batera.

Kontzertuekin batera, Irakurtzeko Musika izeneko saioak antolatu dira Katakrakeko bigarren solairuan. Aurten, abenduaren 26an, Fermin Muguruzak Susana Martinekin batera aurkeztuko du Ainhoa, Black is Beltza 2, bere multimedia proiektuko bigarren eleberri grafikoa. Eta hurrengo egunean, abenduaren 27an, Ben Yarten Una canción Kinki dokumentala proiektatuko da. Eta 28an, Anari abeslariaren Gari eta Goroldiozko liburuaren aurkezpena egingo da.

Jaialdiaren egitarauan sartu den azkena Nebari DJ nafarra da, eta hori Nicolette aretoan arituko da urtarrilaren 7an.

Informazio guztia Santas Pascuas jaialdiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button