Gaur, Tabakaleran, eskuak ardatz dituzten hainbat film ikusi ahal izango dira Mirari Echavarri adituak aurkeztuko duen saioan.
“Eskuekin eginiko koreografia bat; esku batek ura ukitzen du doi-doi, uretan murgiltzen da; eskuineko eskuko hatzek zehatz egiten dituzte mugimendu zehatzezinak; ezkerreko eskua uzkurtu eta astintzen da; bi eskuetako hatzek idazteko makina batean tekleatzen dute, liburu baten orriak pasatzen dituzte; esku batzuek beraien irudia ukitzen dute, beste batzuek hitz egiten dute; gorputz femeninoaren esku metonimikoak, kameraren aurrean eta atzean”.
Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Hands: the Life and Loves of the Gentler Sex (Stella Simon, Miklos Bandy 1927-28), Oko I Ucho (The Eye and The Ear, Franciszka & Stefan Themerson, 1945), Hand Movie (Yvonne Rainer, 1966), Mouvement in the inside of my left hand (Linda Christanell, 1978) eta Syntagma (Valie Export, 1983) filmak ikusteko parada izango da.