IKUS-ENTZUN

Eskuak, eskuak, eskuak

Gaur, Tabakaleran, eskuak ardatz dituzten hainbat film ikusi ahal izango dira Mirari Echavarri adituak aurkeztuko duen saioan.

“Eskuekin eginiko koreografia bat; esku batek ura ukitzen du doi-doi, uretan murgiltzen da; eskuineko eskuko hatzek zehatz egiten dituzte mugimendu zehatzezinak; ezkerreko eskua uzkurtu eta astintzen da; bi eskuetako hatzek idazteko makina batean tekleatzen dute, liburu baten orriak pasatzen dituzte; esku batzuek beraien irudia ukitzen dute, beste batzuek hitz egiten dute; gorputz femeninoaren esku metonimikoak, kameraren aurrean eta atzean”.

Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Hands: the Life and Loves of the Gentler Sex (Stella Simon, Miklos Bandy 1927-28), Oko I Ucho (The Eye and The Ear, Franciszka & Stefan Themerson, 1945), Hand Movie (Yvonne Rainer, 1966), Mouvement in the inside of my left hand (Linda Christanell, 1978) eta  Syntagma (Valie Export, 1983) filmak ikusteko parada izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button