MUSIKA

Sorotan Bele taldearen omenezko kontzertua, Getxon

Euskal folk-pop talde ezagunari omenaldia egingo zaio igandean Sorotan Bele gogoan izeneko kontzertuan. Ekitaldia Muxikebarri zentroan egingo da, 18:00etan hasita, eta bertan Gorka sarriegi eta Urbil Artola taldeko bi kidek hartuko dute parte, Getxoko Andres Isasi Musikalia Bandarekin batera.

Iaz 30 urte bete ziren taldea sortu zenetik, eta ibilbide laburra izan arren (1990-1996), arrakasta handia izan zuten irlandar erritmoak pop eta rock doinuak uztartuz. Hortaz, Sorotan Bele gogoan kontzertuaren bidez, taldearen abesti esanguratsuenetako batzuk entzuteko pasara izango da. Xabier Zabala arduratu da moldaketez, eta horien bitartez “taldearen musika ikuspegi berri batetik hurbilduko diote publikoari”.

Baina kontzertua heldu baino lehen, larunbatez, zertaz gozatu ere egongo da. Hika Teatroa konpainia donostiarrak bere azken lana taularatuko du Muxikebarrin, Txarriboda. Obra kabaret-kontakizun basati, lotsagabe eta gordina da, eta itxurak nahiz jakinduriak araua hausteko bide ematen dute. “Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudia dira. Ezkondu egin dira eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. “Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!”,  hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei”.

Agurtzane Intxaurragak eta Miren Gojenolak sortu eta zuzendutako obran, Sandra Fdez. Agirre, Patxi Gonzalez, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero eta Iñaki Maruri arituko dira agertokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button