IKUS-ENTZUN

Dock of the bay musika dokumentalen jaialdia abian da

Donostiako musika dokumentalen nazioarteko zinema jaialdia astelehenean, urtarrilak 7, hasi zen eta igandera bitarte, urtarrilak 13, iraungo du. Aurtengo seigarren edizioa da.

Orain arte, The Russian Winter (Petter Ringbom, AEB); Searching for Sugar Man (Malik Bendjelloul, Suedia eta Erresuma Batua); This Band Is So Gorgeous! (Dunstan bruce, Ingalaterra), eta Mongolian Bling (Benj Binks, Australia) ikusi ahal izan dira Sail Ofizialaren baitan.

Gaur bertan, gainera, El Foso (Ricardo Iscar, Espainia) eta Don’t Follow Me (I’m Lost). A Film About Bobby Bare Jr. (William Miller,AEB) proiektatuko dira Trueba zine aretoetan. Bi horiek ere Sail Ofizialean.

Ostiralera bitarte jaialdiaren sari nagusia eskuratzeko lehiatuko diren gainerako bost filmak ikusi ahalko dira: ostegunean, El bosque zurdo (Pedro Pinzolas, Espainia) eta Big Star: Nothing can hurt me (Drew DeNicola, AEB); ostiralean, berriz, Marglytta. A Music Documentary Based on Litoral (Sergi A. Minguell, Espainia); Auto (Luis Alfaro Palacios, Espainia); Barón Rojo. Larga vida al Rock&Roll (Javier Paniagua eta Jose San Cristobal, Espainia).

Zine emanaldiez gain, bestelako ekitaldiak ere izango dira. Esate baterako, larunbatean, urtarrilak 12, Capsula rock hirukoteak Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars emanaldia egingo du Antzoki Zaharrean. Aurretik, ostiralean, Dock of the Bay festa egingo dute Le Bukowski klubean. Azkenik, Juan G Andres argazkilariak kontzertuetan eginiko argazkiekin erakusketa paratu du Egiako Kultur Etxean.

Egitarau osoaren berri izan nahi izanez gero, sartu dockofthebay.es webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button