MUSIKA

Beñat Axiari Kafea eta Galletak saioan izango da

Beñat Axiari izango da Kafea eta Galletak ekimenaren 37. saioko protagonista larunbatean, abenduak 14; Gernikako Astra eraikinaren inguruan dagoen bunkerrean arituko da, hain zuzen ere. Baxenafarrak jazz disko bat aukeratu du emanaldiaren aurretik entzuteko: The Charles Mingus Quintet + Max Roach.

 

Beñat Axiari Donapaleun jaio zen 1947an, eta 70eko urteetan eman zituen bere lehenengo urrats musikalak Urria bandan. Gero, bakarkako ibilbidea jorratzeari ekin zion, eta egun Europako inprobisatzaile nagusienetakoa da; udaro Errobiko jaialdia ondu ohi du Itsasun.

Kafea eta Galletak saioa antolatzen duten kideen arabera, “ baxenafarra den arren, Zuberoko musika du zainetan, musika garaikide eta esperimentala buruan, eta ahotsaren bidez uztartzen ditu biak. Horregatik dio, ur berria edaten duela, iturri zaharretik datorren ur berria”.

Axiari anplifikaziorik gabe arituko da Gernikan: “(…) bunker barruan egingo du emanaldia, anplifikaziorik gabe, Gernikarako, eta Mikel Laboa buruan duela, propio prestatua, Ximun Haran joan zaigun aste honetan, gainera”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button