LITERATURA

Ibiltzaile onaren eskuliburua

Atzo, uztailaren 3an, eta Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, Ibiltzaile onaren eskuliburua lanaren aurkezpena egin zuten Raimon Juventenyk (idazle eta ilustratzailea) eta Jose Angel Irigarayk (itzultzailea).

Horien hitzetan, “Ibiltzaile onaren eskuliburua gaizki ibiltzearena gainditzeko laguntza zentzagarria da. Ongi ibiltzearen atsegintasunari doaiez beteriko ereserki xumea…”

Ibiltzaile onaren eskuliburua lanak hogei urratsetan nabarmentzen ditu, labur eta zehazki, ariketa osasungarriz gozatzeko gakoak: plazerez ibiltzea, presarik eta kezkarik gabe. Estrespean izaki, jendearen inguruarekiko harreman naturala eta denboraren iragaitza pausatua galduz joan den gizartean gauzatzeko ariketak, hain zuzen.

“Handi den liburu xumea, zinez munta duena ezagutzeko: irriñoz bizitzea, natura begiratzea, ingurua entzutea, senak eta zentzumenak sustatzea, pentsatzea, pausatzea…”. Hori da Raimon Juventanyren meritua dio Irigarayk.

Pol·Len Edicions, Pamiela Etxea eta Kalandraka Editora elkar-lanean aritu dira obra hau argitaratu ahal izateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu