ARTEA

“Beantatuz”, Nazioarteko Kale Arte Jaialdia, Tolosan

Gaur, ekainak 15, hasita eta 20ra bitartean, Beantatuz izenpean ezagutzen den Tolosakoa Nazioarteko Kale Arte Jaialdia garatuko da.

Hasierako garaietan Tolosako graffiti erakusketa izan zena, Beantatuz izenpean abiatu zen duela urte batzuk, eta oraingo erakustaldia, formatu handiko muraletara bideratzen da, baita eremu zabalagoan kaleko interbentzioetara ere, atzerriko zein gertuko artistekin kolaboratuz.

Aurtengo programazioaren barruan, honako artistek hartuko dute parte Tolosako Nazioarteko Kale Arte Jaialdian: Espainiatik, Luce,  Nando Vico eta Pinche etorriko dira, Frantziatik Kashink, eta Brasildik Fixxa eta Cid Maia.

Interbentzioak non izango diren, eta hirian zehar zer-nolako tourra egingo den ikusteko, jo ezazue Beantatuz ekimenak duen webgunera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button