BERTSOTAN

Uxue Alberdi eta bertsolaritzaren begirada feminista

Gaur,  azaroak 22, Bizkaiko Foru Liburutegiko Hitzaldi Aretoan, 19:00etan, Uxue Alberdi idazleak eta bertsolariak Irakurketa Txokoan hartuko du parte, Bertsolaritza: begirada feminista bat izeneko hitzaldiarekin.

Kazetaritzan lizentziatu eta lan horretan hasi zen ikasketak amaitu aurretik han eta hemen: Elgoibarren astekarian, Euskadi Irratian, Berria egunkarian. EIEren Testuketan literatura irratsaioko esatari izan zen eta Hitzen uberan EIEko literatur atariko sortzaile eta erredaktore da 2010etik Oier Guillanekin batera.

Bertsolari, literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile, letragile eta hainbat alorretan ari da lanean.
2003an hasi zen bertso paper lehiaketak irabazten, besteak beste Durangoko Julene Azpeitia saria jasoz.
2005ean lortutako Idazle gazteentzako Igartza bekari esker idatzi zuen lehen liburua: Aulki bat elurretan (Elkar, 2007). 2007an beste sorkuntza beka bati esker, Joseba Jaka Beka hain zuzen ere, Aulki-jokoa (Elkar, 2009) ipuin liburua idatzi zuen. 2010ean Ttartalo argitaletxearen eskutik haur literaturan murgildu eta Ezin dut eta zer? ipuina idatzi zuen.

Duela gutxi, bere obra baten itzulpena den El juego de las sillas (Alberdania, 2012) lanak ere argia ikusi du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button