IKUS-ENTZUN

Mendiko zinemarik onena, Hondarribian

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemalditik hautatutako hainbat film bildu dira Mendi Tour zikloaren barruan, eta gaur eta bihar, ziklo horrek Hondarribia bisitatuko du.

Betiko legez, alpinismoaren, izotz eta arroken eskaladaren, muturreko eskiaren, ur bizietako kayaken, esplorazioaren eta natura basatiaren inguruko filmak eskainiko dira Itsas Etxea Auditoriumean (sarituak eta hautatuak izan ziren filmak). Antolatzaileek adierazi duten moduan. “Gidoi landuak, argazki bikainak, ikuslea abenturara eramaten duten soinu-bandak… boladan dagoen zinema-genero honetako zuzendari onenen eskutik. Zinema-saio hauek gomendagarriak dira mendizaleentzat, zinema dokumentala maite dutenentzat eta publiko zabalarentzat”.

Pantailaratuko diren film horietariko batzuk honako hauek dituzue: Michael Dillon zuzendari australiarraren Everest Sea to Summit harribitxia, bai eta El Retorno, Iretargi, Yhabril. El Buscador de Luz, New Way Up, edo Into the Ice ere.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiak dauka informazio zehatza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button