IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak gaur zabalduko ditu bere ateak

Bilboko Campos Antzokian, euskal hamar film labur lehiatuko dira FANT Laburrean sekzioan, gaur, FANT jaialdiaren 25. edizioaren inaugurazioaren ostean.

Gaur abiatuko da Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, eta ohikoa denez, film laburren presentzia azpimarragarria izango da. Gaurko saioa, euskal zigilua duten film laburrei egongo da zuzenduta, 23:00etatik aurrera, inaugurazio ekitaldiaren amaieran.
Lehenago, inaugurazio filma ikusiko da: Joe Penna zinegile brasildarraren Ártico. Horrez gain, inaugurazio jardunaldiak Fred Dekker zine zuzendariaren presentzia ere izango du, izan ere, generoaren barruan izandako ibilbide osoa aitortzeko FANTastikoaren Izarra saria emango zaio.

Diogun bezala, Campos Antzokian, inaugurazio ekitaldiaren eta filmaren ondoren honako film laburrak erakutsiko dira:  Basoan, Aitzol Saratxaga (eus.); La noche, Martin Romero; El fin de todas las cosas, Norma Vila; Soy una tumba, Khris Cembe; Amargo era el postre, Diego Kataryniuk; Por comparación, Toni Abad; Mirokutana, Ander Iriarte (eus.); ¿Quieres que hoy te bese?, Miriam Ortega eta Iker Arce; Jesus is (b)lack, Nitya Lopez; eta Espedizio Handia, Iban del Campo (eus.)

Euskal eta Nazioarteko atalak jasotzen dituen FANT Laburrean sekzioan parte hartzen duten film guztiak 3.000 euro banatuko dituen bi sari lortzeko lehiatuko dira, Sekzio Ofizialaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button