ARTEA

Bizkaiko Foru Aldundiak sormen artistikorako bekak eta laguntzak onartu ditu

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak zenbait beka eta laguntzaren oinarri arautzaileak eta deialdi publikoa onartu berri ditu.

Hain justu, bekak esparru hauetarako emango ditu Bizkaiko Foru Aldundiak: ikusmen-arteak eta arte plastikoak, musika, arte dramatikoa, dantza eta kulturaren kudeaketa; laguntzak, ostera, beste hauetarako: musika, arte dramatikoa, dantza eta kulturaren kudeaketa.

“Guztira, 275.000 euro bideratuko dira beka-laguntzotarako, arlo horietan sormeneko interpretazio-tekniken zabalkundea sustatzeko”.

Eskabideak aurkezteko, hilabeteko tartea dago, foru-dekretua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Informazio guztia: hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button