BERTSOTAN

Durangaldea taldea sailkatu da Bertsolari Gazteen Sariketaren finalaurrekoetarako

Atzo Bertsolari Gazteen XXX. BBK Sariketaren 3. kanporaketa jokatu zen Urretxindorra ikastolan, Bilbon. Durangaldea (Maddi Aurtenetxe, Kelmene Abaitua, Ixone Asategi, Irune Basagoiti, Ander Elorriaga eta Igor Galarza bertsolariak) eta Busturialdea (Markel Uriagereka, Nile Torrealdai, Jokin Ansotegi, Araitz Katarain, Haizea Telleria eta Janire Arrizabalaga bertsolariak) taldeek hartu zuten  parte, eta Durangaldea taldea sailkatu zen finalaurrekoetarako.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira, hortaz, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen den bitartean, beste taldea eliminaturik geratzen da.

Durangaldea taldeak, beraz, azaroaren 23an, Barakaldon jokatuko den bigarren finalaurrekorako txartela lortu du, kanporaketa hori irabazita. Bertan, biharko kanporaketa irabazten duen taldearekin jokatuko du saioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button