BERTSOTAN

Sanjuanetako bertsoak

San Juan jaiak gure Euskal Herriko txoko askotan ospatuko dituzte, eta ospakizunetan bertsoak ez dira faltako.

Hala, bihar, Tolosan, Andoni Egaña, Beñat Iguaran, Oihana Iguaran eta Maialen Lujanbio bilduko dira. Barañaineko plazan Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Mikel Lasarte arituko dira.
Ataunen lagun-artekoa bertso-afaria egingo dute San Juan bezperan Paul Iruretagoiena, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua eta Mikel Tapia bertsolariekin.
Andoainen, 24an,  San Juan jaiak ospatzeko bertso saioa ondu dute Amaia Agirre, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Agin Laburu eta Aitor Mendiluzerekin.
Olaberria ere jaietan egongo da, eta hor Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin juntatuko dira. Aian San Juan jaiak dituzte, eta Jexux Mari Irazu Muñoa eta Iker Zubeldia bilduko dira bertsotan kantatzeko.

Bestelako hitzorduak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button