LITERATURA

“Hemingway Bidaide” zikloa, Iruñean

Iruñeko Udalak Hemingway Bidaide zikloaren hirugarren edizioa abiarazi du abenduaren 16ra bitartean. Programak hainbat kontu bilduko ditu, hala nola,  erakusketa, hitzaldiak, bisita gidatuak, zinema proiekzioak eta topaketa enoliterarioak. Ekimenak Gazteluko plazan, Planetorioan, Igogailuen Eraikina eta Nafarroako filmotekan garatuko dituzte.

Hemingway Bidaide zikloaren helburua da Hemingwayren irudia berreskuratzea, “Nobel eta Pulitzer sariduna izaki, herritar gehienek ez baitute idazlea ezagutzen”. Horretarako Hemingway filmatzen izeneko erakusketa bat martxan jarri dute Gazteluko plazan. Horrez gain, zikloaren koordinatzaile Edorta Jimenez idazleak Hemingway, izarren pean hitzaldia egingo du euskaraz, Planetarioan, 17:30ean.

Abenduaren 3 eta 6an, Hemingway Bidaide zikloko koordinatzaileek hainbat zertzelada emango dituzte autoreari buruz, eta honako gai hauek hartuko dituzte hizpide: idazlearen bizitza eta bere harremana Iruñearekin, eta For Whom the Bell Tolls, To Have and Have Not eta The Killers liburuak.

Azkenik, Nafarroako Filmotekak goian aipaturiko hiru filmak aurkeztuko ditu, hirurak Ernest Hemingwayren izenburu bereko liburuetan oinarriturik. Hala, abenduaren 4an, For Whom the Bell Tolls filma ikusi ahalko da, 19:30etik aurrera. Hurrengo egunean To Have and Have No, 20:00etan, eta azkenik, abenduaren 7an, The Killers, 20:00etan.

Programazioaren gaineko datuak: Iruñakulturada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu