MUSIKA

Yeye goatekea Durangon The Sparteens taldearen eskutik

The Sparteensek Grandes éxitos de ayer diskoko kantuak joko ditu Durangoko Plateruenan. Grabazioak talde euskaldun eta frantses askoren arrakastak biltzen ditu. Sllipepery Twist Orkestraren laguntzarekin grabatu dute eta God Save the Queen, Jo ta ke, Zoom zoom zang edo Txus abestien bertsioak egin ditu The Sparteens-ek, besteak beste.

Iparraldeko taldeak 60ko hamarkadako giroa, estiloa eta orduko moldaketak bilatzen ditu. Yeye eta twist musika berreskuratu eta punk edo metal abestien bertsioak egiten ditu.

Plateruenak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button