BERTSOTAN

Hego Uribe onena, XXIV. Bertsolari Gazteen BBK sariketan

Joan den asten Bilboko Kafe Antzokian XXIV. Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finala jokatu zen Busturialdeko eta Hego Uribeko taldeen artean. Irabazlea Hego Uribe eskualdeko taldea izan da.

Sariketa hau otsailaren 17an hasi zen Igorren, eta joan den barikuan amaitu zen Bilboko finalarekin. Tartean, lau kanporaketa eta bi finalaurreko izan dira, eta zortzi eskualdek parte hartu dute: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe, Enkarterri-Ezkerraldea, Lea-Artibai eta Uribe Kosta.

Busturialdeko taldean Beñat Bilbao, Julen Karrion,Lurdes Ondaro, Aitor Etxebarriazarraga, Ibai Amillategi, eta Gurutz Uruburu aritu ziren kantuan, eta Hego Uribekoan Ander Anakabe, Enare Muniategi, Iker Garitagoitia, Txaber Ormazabal, Andere Molinuevo eta Peio Molinuevo.

Bizkaierarik onenaren saria Busturialdeko Lurdes Ondaro Malleak hartu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu