MUSIKA

Heavy Jaia egingo dute Donostian

Zortzigarren Heavy Jaia Donostiako Altza auzoko Kultur Etxean egingo da larunbatean eta Brainstorm (Alemania) eta Mendeku Itxua eta Krait (Euskal Herria) izango dira taularatuko diren hiru heavy koadrilak. Emanaldia 19:00etan hasiko da.

Brainstorm boskotea Stuttgart hirikoak da eta power metal estiloa jotzen du. Taldea 1989 urtean eratu zen eta Downburst da euren azken lana, 2008ko urtarrilean argitaratua. Diskoan doinu gogor eta azkarrak biltzen dira, baina baita melodikoak ere. Haien hitzetan, "altzairuzko bola bat da".

Mendeku Itxuak, berriz, iaz argitaratu zuen Indarrak Batuz bere bigarren lana. Guztira 12 kantu bildu dituzte Indarrak Batuz lanean, eta heavy metal melodikoaren alde egin dute nabarmen. Soinu ekoizpen apartarekin batera, kantu ederragoak osatu dituzte. Pasarte, riff, lelo eta melodia biribilagoak dira. Nolabait, euskal heavy-ak merezi duen freskotasuna eman diote. Su Ta Gar, Ehun Kilo, Latzen edo Urtz gisako taldeen onena jaso eta berezko ukitua eman diote. Grabaketa lanak Amasako IZ estudio berrietan egin zituzten Haritz Harreguyren gidaritzapean. Taldea lau musikarik osatzen dute: Ixak (ahotsa eta gitarra), Ander (gitarra eta koroak), Iñigo (baxua eta koroak) eta Martin (bateria).

Azkenik, Krait Donostiatik dator. Taldea 2001. urtean eratu zen eta Angeles izeneko lan luzea daukate argitaratuta. Heavy Metal klasikoa jorratzen duen boskotea honako taldekide hauek osatzen dute: Emilio, gitarra eta ahotsak; Jon, gitarra eta ahotsak; Arkaitz, baxua eta ahotsak; Moises, ahotsa; eta Gorka, bateria

Herriko Burdinak bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button