BERTSOTAN

Bertso-saioak eta emanaldi bereziak osatuko dute aurtengo “Bertsoaroa”

Iruñean urtero garatzen den Bertsoaroak zazpi ikuskizun proposatzen ditu aurtengo edizioan, azaroaren 9tik abenduaren 2ra bitartean. Egitarauan  punta-puntako bertsolari eta belaunaldi gazteen saioak, ikus-entzunezkoak, literatura eta bertsoak uztartzen dituen ikuskizuna, rock kontzertu bat, antzerkia eta Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken finalerdia bildu dira.

Programazioa azaroaren 9an baiatuko da bertso-saio batekin. Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes Itturri, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita juntatuko dira. Gai-jartzailea Alaitz Rekondo izango da.

Bertso saioez gain, hurrengo ekitaldietan Andoni Egañak eta Uxue Alberdik Kafkaren aulkia egingo dute (azaroak 14);  Beñat Gaztelumendik Mundu bat ahoz aho bideo emanaldian parte hartuko du (azaroak 21); Bi Bala taldeak kontzertua eskainiko du (azaroak 28); eta azkenik, Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa izango da abenduaren 2an.

Informazio gehiago hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button