MUSIKA

Joseba Tapiak lan berria plazaratuko du irailean

Bigarren Gerra Karlista girotzeko banda-txaranga doinuaz baliatu da, haizezko musika-tresnez hain zuzen: tronpeta, tronboia, bonbardinoa eta, noski, bonboa. Hala ere, diskoa argitaratu aurretik Tapiak kontzertu parea eskainiko du: hilaren 28an (ostirala) Usurbilgo Sutegi kultur etxean 22:30ean; eta ekainaren 4an Larrabetzun (Literaturia jardunaldietan).

Eta tira eta tunba Tapiaren bakarkako bosgarren diskoa da eta Azkarateko estudioan grabatu du Jonan Ordorika teknikariarekin. Tapiaren webgunean diskoko kantuetako bat entzun daiteke, Karlistaren panparroikeriak.

Badok Euskal Kantagintzaren atarian jasotzen den biografiaren arabera, Joseba Tapia (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1964) trikitia molde berrietara egokitu duen aitzindaria da. Musika tresna hori baserri girotik atera eta beste estilo batzuekin nahastea izan da haren ekarpenik handiena. Tapia eta Leturia taldean, Tapia eta Leturia Band-en zein bakarkako ibilbidean, musikari honek beti bilatu du tradizioaren eta modernitatearen arteko oreka. Zaldibobo eta Hiru Truku taldeetako kide ere izan da.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button