IKUS-ENTZUN

Hausnartzeko eta kritikatzeko gaitasuna sustatuz

Adinekoentzako zinema atondu dute Gasteizen, aste honetan proiektatuko diren hamar filmen bidez, haiengan behatzeko, hausnartzeko eta kritikatzeko gaitasuna sustatzeko, eta kulturaren kontsumitzaile gisa ikusarazteko.

Hala, otsailaren 14tik 17ra bitartean, hamar film (luzeak eta laburrak) proiektatuko dira Adinekoentzako IV. Zinema Erakustaldiaren barruan. Proiekzioak Dendaraba aretoan, eta Florida zinema-aretoetan izango dira.

Dendaraban, film hauek ikusi ahalko dira: gaur, hilak 14, Vivir sin parar, Killiam Riedhof zuzendari alemaniarrarena; ostegunean, hilak 15, zazpi film labur, besteak beste, Llaves, Francisco Javier Ochoaerrartek eta Pilarreko adinekoentzako zentro soziokulturaleko ikus-entzunezkoen taldeak egina, eta Ronda de poniente, Kepa Sojo eta Sonia Paciosena; eta ostiralean, hilak 17, Muchos hijos, un mono y un castillo film dokumentala, Gustavo Salmerónena. Emanaldiak 17:00etan hasiko dira. Larunbatean, hilak 18, Cavernícola filma eskainiko da Florida zinema-aretoetan.

Hemen duzue programazio osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button