BESTELAKOAK

Haurrentzako “Txiki Baskardo” kontakizun lehiaketa, Getxon

Getxoko Kultur Etxeak haurrentzako I. Txiki Baskardo kontakizunen lehiaketa abiarazi du. Ekimenaren helburua Ramiro Pinilla idazlearen memoria mantendu eta DBHko 1. Mailako ikasleen artean literatura-sorkuntza bultzatzea da.

Ohi bezala,  lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute eta  euskara edota gaztelaniaz aurkeztu ahal dira. DBHko lehen urteko irakasleek ikasleei proposatuko die banaka kontakizunak idazteko. Luzera eta gaia ikastetxe edo irakasle bakoitzak hautatuko du. Aurkeztutako lanen kalitatearen arabera, irakasleak gehienez bi banakako kontakizun aukeratuko ditu talde edo gela bakoitzeko, eta euskaraz zein gaztelaniaz idatzitakoak izan daitezke. Fase hori apirilaren 23an amaituko da. Hortik aurrera, irakasle parte-hartzaileak lehiaketako antolakuntzari jakinaraziko dio nortzuk diren finalistak.

Erabakia apirilaren 23an jakinaraziko zaie finalera heltzen diren pertsonei, Liburuaren Egunean. Finalistek finalean parte hartuko dute, ekainaren azken astean. Horren ostean, gehienez ere 120 minutu izango dituzte luzera askeko kontakizun bat eskuz idazteko, epaimahaiak zehaztutako esaldiari jarraituz. Esaldia Ramiro Pinillaren Txiki Baskardo ibilerak liburutik ateratakoa izango da, 1980an euskaraz eta gaztelaniaz argitaratutako lana, hain zuzen ere.

Deialdiaren arauak Getxoko Kultur Etxeetan zein www.getxo.eus/txikibaskardo webgunean dagoeneko eskura daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button