ESZENA

Alos Quartet eta Aukeran taldeek “Garden” aurkeztuko dute Sopelan

Alos Quartet hari-laukoteak eta Aukeran Dantza Konpainiak Garden ikuskizuna taularatuko dute larunbatean, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Emanaldia XIII. Dantza Zirkuituaren egitarauaren baitan egin da, 20:00etatik aurrera.

Ikuskizuna Alos Quartet bandak ondu du izenburu bereko disko berria aurkezteko, Aukeran Dantza Konpainiaren laguntzaz. Francisco Herrero (biolina) Lorena Núñez (biola) eta Pello Ramírez (txeloa) musikariek osatzen dute taldea, eta Dantza Zirkuituaren arabera, haien proposamena “intimista, original eta eklektikoa” da.

Hala, ikuskizunean, bandaren musika Aukeran taldeko dantzarien mugimenduekin nahastuko da. “Dantzariek harriturik uzten dute publikoa, beren erritmo garaikidearekin eta beraiekiko hurbiltasunarekin

1999an eratu zen Alos Quartet, hala musika klasikoa zein modernoa jorratzeko. “Gaur egungo hainbat musika-arlotako errepertorioa du taldeak, eta, beraz, ikuspegi berritzailea ematen du, hari-laukote klasikoan oinarrituta”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button